Zu hemen zaude: Omitir vínculos de navegación Hasiera > Enpresa Zerbitzuak > RSC
Hizkuntzak: Eu - Es

GEK


GUREAK TALDEAK bere bezeroen beharrak asetzen ditu eta, era berean, horien Gizarte Erantzukizun Korporatiborako palanka lanak egiten ditu.
 
Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) edo Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) enpresek gizartearekin edo ingurumenarekin zerikusia duten kezkak beren merkataritza eragiketetan edo beren lan harremanetan sartzea da. Hala egiten du GUREAK TALDEAk bere bezeroekiko harremanetan, eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen bitartez.
 
Gizarte Erantzukizuna borondatezko ekintza bada ere, bete beharreko hainbat araudi daude, esaterako, Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legea (LISMI). Ildo horretatik, GUREAK TALDEAn zure gizarte erantzukizuna hobetzeko soluzio integralei buruzko aholkularitza emango dizugu.
 
LISMI araudiaren arabera, 50 langile baino gehiagoko enpresa publiko eta pribatuetako langile kontratatuen % 2k desgaituak izan behar dute. Hori ezinezkoa den kasuetan, salbuespenezko neurri alternatiboak har ditzakete, urtarrilaren 14ko 27/2000 Errege Dekretuari jarraiki. GUREAK TALDEAk neurri horiek hartzeko modurik onena zein den aholkatzen die enpresei, inolako kosturik gabe.
 
Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legeak ezarritako % 2 langile desgaitu kontratatzearen alternatiba izan daitezkeen neurriek enpresei beren Gizarte Erantzukizuna (GEK) indartzen laguntzen die, eta, modu horretan, enpresak pertsona desgaituen gizarteratzearen aldeko lankidetzaren eredu bihurtzen dira. GUREAK TALDEAn, neurri alternatibo horiek martxan jartzeko aukera eta, aldi berean, eskaintzen ditugun balio erantsiko zerbitzuak aprobetxatzeko aukera ematen dizugu.
 
GUREAK TALDEA zure enpresaren Gizarte Erantzukizun Korporatiborako funtsezko laguntza izan daiteke.