Ia lau hamarkada daramatzagu bideak irekitzen, pertsona desgaituentzako lan ekimen berriak sustatzen, lan aukera egonkorrak eta pertsona desgaituen mugetara egokituak sortzeko jarduerak dibertsifikatzen, eta egunero enpresa eredu dinamiko bat, ekonomikoki iraunkorra eta eraginkortasun handikoa lortzeko lan egiten.
Gaur egun, GUREAK TALDEAk gauzatzen dituen jarduerak lau eremutan daude bereizita: industria, zerbitzuak, publizitatea eta marketin zuzena eta laguntza zerbitzuak.
INDUSTRIAREN ARLOA
Bost enpresak osatzen dute eta industriako hainbat azpikontratazio jarduera gauzatzen dituzte: elektronika, plastiko injekzioa, kableen tratamendua eta prozesatua, era askotako muntaiak eta mihiztadurak, eta hainbat zerbitzu logistiko. Teknologia horiek guztiak merkatu espezializatuetan gauzatzen dira: automobilgintza, energia berriztagarriak, etxetresna elektrikoak, igogailuak, trenbideak, aparatu elektrikoak, elikagaiak, berogailuak, etab.
ZERBITZUEN ARLOA
Sei enpresa barne hartzen ditu, eta horiek hainbat jarduketa eremutan jarduten dute: gasolina zerbitzugunea, lorezaintza, industria garbiketa, vending makinen merkaturatzea, industria garbitegia, catering-a eta ostalaritza zerbitzua, eta loradenda bat.
GUPOST
Guposten oso ondo ezagutzen ditugu gure bezeroek zuzeneko marketinaren eta publizitatearen esparruan dituzten beharrak. Horregatik, sektore bakoitzari eta komunikazio tipologia bakoitzari egokitutako soluzioak eskaintzen ditugu.
Marketin agentzia gisa, zuzeneko marketin, harreman marketin, promozio marketin edo mailing kanpainetarako aholkularitza, kudeaketa eta ekoizpena eskaintzen ditugu. Soluzio grafikoak, mailing zerbitzua, datu-baseak, contact center, txartel plastikoak, outsourcing eta packaging zerbitzua dira kanpaina ezberdinetarako (zuzeneko marketina, harreman marketina, promozio marketina, bezeroen leialtasuna lortzeko kanpainak, bezeroak erakartzeko kanpainak eta salmenta gurutzatua) soluzioak emateko ditugun tresnak.
LAGUNTZA ZERBITZUAK
Laguntza ematen dugu eguneko zentroetan eta pertsona desgaituen eta adinekoen egoitzetan.
ENPLEGU KUDEAKETA AKTIBOAREN ARLOA
Kutxa-zeharo fundazioak kudeatutako eta Kutxak sustatutako eremu honetan, lan merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen laneratzea ahalbidetzeko zerbitzu integraletan espezializatutako giza baliabideak ditugu.