Gureak.
30 urte gaitasunak lantzen
Castellano
Français
English
Aurkezpena
Lan eskaintzak
Galdetu
Komunikazio bulegoa
Proiekuak
Berriak
Gureak prentsan
Argitalpenak
Gureak datutan
Irudiak
Harremanetarako
Irisgarritasuna
Direktorioa
Hemen zaude:
Industri atala
Automozioa
Zerbitzu bereziak
Elektromekanikoa
Gureak Languneak
Nasermo
Gureak Elektronika
Goiplastik
Gureak Araba
Zerbitzu atala
Goiar
Galant
Goroldi
Guregas
Goiaran
Gureserbi
Gureak Ostalaritza
Goizik
Sutondo
Asistentzia-zerbitzuak
Sanmarkosene
Goienetxe F.
Beste programak
Gupost atala
Marketing
Dokumentuen trat.
Enpresa partaidetuak
Soltra
Zuloaga&Gureak
Gurkale
Destino Cafetero
Manchalan
Bilatu:
BERRIAK
2010ko Apirilak 20, Asteartea
GOROLDI Gipuzkoan OHSAS 180001 ziurtagiria lortzen duen lehen lorezaintza enpresa bihurtu da
Ziurtagiri honi esker, beste behin ere nabarmentzea lortu du GOROLDI enpresak. Egun enpresa honetan 150 lagunek baino gehiagok lan egiten dute eta gehienak ezgaitasun bat duten pertsonak dira.
GOROLDI S.L., Gureak Taldeako lorezaintza enpresak, Lan Arriskuen Prebentziorako OHSAS 18001 ziurtagiria lortu berri du. Azpimarratu behar da, gainera, enpresako jarduera guztietan lortu duela ziurtagiria eta honekin Gipuzkoan ziurtagiri hau lortzen duen lehen lorezaintza enpresa bilakatu da Goroldi.
OHSAS 18001 nazioartean onartutako ziurtagiria da eta osasunaren kudeaketa sistemak eta laneko segurtasuna bermatzen ditu. Merkataritzako entitate nagusiek eta nazioarteko arauen eta ziurtagirien organismoek sorturikoa da.
OHSAS 18001 ziurtagiriak, besteak beste, ondorengo gaiak barne hartzen ditu: enpresaren planifikazioa arriskuak identifikatu, ebaluatu eta kontrolatzeko; bere estruktura eta erantzukizuna; formakuntza; kontzientziatze eta eskumenaK; emergentzien aurrean erakutsitako prestakuntza eta emandako erantzuna edota errendimenduaren neurtzea, berrikustea eta hobetzea.
Ziurtagiri honi esker, beste behin ere nabarmentzea lortu du GOROLDI enpresak. Egun enpresa honetan 150 lagunek baino gehiagok lan egiten dute eta gehienak ezgaitasun bat duten pertsonak dira.
Esan bezala, GOROLDIk Gipuzkoa mailan lan egiten du eta egun hainbat herrietan presente dago, hala nola Irunen, Errenterian, Astigarragan, Hernanin, Tolosan, Besainen, Olaberrian, Ormaiztegin edota Arrasaten. Herri hauetako parke eta zelaiak txukun mantentzeaz arduratzen da, alegia. Bestalde, enpresa pribatu nahiz publikoetan ere lan egiten du Goroldik, esaterako, KUTXAn, IKUSIn, CAF-en, EITBen, Oronan, Bidasoako Ospitalean, Michelin-en, eta abar. Hauetan, aldiz, barne nahiz inguruko berdeguneak zaintzeaz arduratzen da eta baita barne landareen mantenuaz ere.
<< Berri gehiago
Mapa web
| Illarra Bidea, 4 | Donostia-San Sebastián | Tfno.
943 000 800
| Fax.
943 310 363
Jarraitu iezaguzu Facebook-en
edo Youtube-n
Kultur Atelier
-ek |
BIT&MINA
-k garatua