Gureak.
30 urte gaitasunak lantzen
Castellano
Français
English
Aurkezpena
Lan eskaintzak
Galdetu
Komunikazio bulegoa
Proiekuak
Berriak
Gureak prentsan
Argitalpenak
Gureak datutan
Irudiak
Harremanetarako
Irisgarritasuna
Direktorioa
Hemen zaude:
Industri atala
Automozioa
Zerbitzu bereziak
Elektromekanikoa
Gureak Languneak
Nasermo
Gureak Elektronika
Goiplastik
Gureak Araba
Zerbitzu atala
Goiar
Galant
Goroldi
Guregas
Goiaran
Gureserbi
Gureak Ostalaritza
Goizik
Sutondo
Asistentzia-zerbitzuak
Sanmarkosene
Goienetxe F.
Beste programak
Gupost atala
Marketing
Dokumentuen trat.
Enpresa partaidetuak
Soltra
Zuloaga&Gureak
Gurkale
Destino Cafetero
Manchalan
Bilatu:
BERRIAK
2010ko Maiatzak 03, Astelehena
GUPOSTek eta UNIPOSTek akordioa sinatu dute Gipuzkoako posta sektorean beren lidergoa indartzeko
• Bi operadoreen arteko akordio honek epe ertainean 80 lanpostu sortzea ahalbidetuko du, gehienak desgaitasuna duten pertsonentzat
• GUPOST Correos-ekin zuen esklusibotasun akordioa alde batera utzi eta operadore postal independente bilakatu da,
Gaur goizean GUPOSTeko zuzendari den Txomin Alkortak eta Uniposteko zuzendari den Pablo Raventósek kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoan posta banaketari ekiteko. Bi enpresek duten harreman estuari esker, GUPOSTek 30 lanpostu sortuko ditu aurki, Donostialdean posta banaketarekin abiatzeko. Helburua, aldiz, gutxika lan esparrua zabaltzen joatea eta Gipuzkoako herri gehienetan zerbitzu eman ahal izatea da.
Akordioak, bestalde, GUPOSTen posizionamendu berria agerian uzten du, orain arte merkatu postalean Correos-ekin esklusiboki kolaboratzen zuelako eta hemendik aurrera operadore postal independente gisa lan egingo duelako. Honen harira sinatu du gaur Unipost-ekin lan egiteko akordioa, Estatuko posta sektoreko sare pribatu handiena baita Unipost.
Unipost-EgunOn markaren bitartez egingo du posta banaketa GUPOSTek, berak kudeatzen baitu jarduera. EgunOn duela urtebete sortu zen eta publizitate banaketan dihardu Donostialdean eta baita Gipuzkoako beste hainbat herrietan ere. Maiatzetik aurrera, egun EgunOnen lan egiten duten 50 pertsonei beste 30 langile batuko zaizkie eta publizitatea ez ezik, postaren banaketa ere egingo dute.
Postalaren liberalizazioak aukera bide anitz zabaldu ditu merkatu honetan eta bi enpresa hauek aukera berriak aprobetxatu nahi izan dituzte, proiektu honetan indarrak batzen. GUPOSTeko zuzendari den Txomin Alkortaren hitzetan,
“Unipost-ekin kolaboratzeko egin dugun apustuak helburu garbia du: desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostu berriak sortzea. Bai GUPOSTek eta bai Unipostek ibilbide luzea dugu merkatu postalean eta jardueraren ezagutza zabala ere bai. Ziur naiz aukera hau ongi baino hobeto aprobetxatzen jakingo dugula”.
Nahiz eta hasiera batean Donostialdean hasi, bi enpresen erronka honek Gipuzkoako herrien %80era iristeko helburua du 3 urteren buruan. Horretarako, Unipost-en laguntzaz gain, GUPOSTek Gureak Taldearen babes nabaria izan du, Taldeak Gipuzkoan duen ezarpena aprobetxatu ahal izango baitu. Gaur egun Gureak Taldeak 15 Enplegu Zentro Berezi (EZB) ditu Gipuzkoako herri ezberdinetan banaturik eta hau, dudarik gabe, abantaila handia da bai lan komertzialari dagokionean eta baita azpiegiturei dagokionean ere.
30 urte baino gehiago daramatzate GUPOSTek eta Unipostek sektore postalean lanean. Urte hauetan, bi enpresek gogor lan egin dute beren zerbitzuak hobetzeko, enpresa gisa hazteko eta baita berrikuntza aplikatzeko ere. Uniposteko zuzendari den Pablo Raventós-en hitzetan,
“akordio hau aukera bikaina da Unipostentzat, Euskadin gure presentzia indartzen dugulako. Beste zonaldeetan ere egiten dugun bezala, hemen ere kalitatezko zerbitzua eskainiko dugu, bezero bakoitzari erantzun egokiena emanez eta gure bost balioetan oinarrituz: puntualtasuna, malgutasuna, banakako atentzioa, eraginkortasuna eta errentabilitatea. Orain arte Unipost-en lidergoa gure produktu-eskaintzan eta zerbitzu berritzaileetan oinarriturik egon da eta bide honetik jarraituko dugu”.
<< Berri gehiago
Mapa web
| Illarra Bidea, 4 | Donostia-San Sebastián | Tfno.
943 000 800
| Fax.
943 310 363
Jarraitu iezaguzu Facebook-en
edo Youtube-n
Kultur Atelier
-ek |
BIT&MINA
-k garatua