Gureak.
30 urte gaitasunak lantzen
Castellano
Français
English
Aurkezpena
Lan eskaintzak
Galdetu
Komunikazio bulegoa
Proiekuak
Berriak
Gureak prentsan
Argitalpenak
Gureak datutan
Irudiak
Harremanetarako
Irisgarritasuna
Direktorioa
Hemen zaude:
Industri atala
Automozioa
Zerbitzu bereziak
Elektromekanikoa
Gureak Languneak
Nasermo
Gureak Elektronika
Goiplastik
Gureak Araba
Zerbitzu atala
Goiar
Galant
Goroldi
Guregas
Goiaran
Gureserbi
Gureak Ostalaritza
Goizik
Sutondo
Asistentzia-zerbitzuak
Sanmarkosene
Goienetxe F.
Beste programak
Gupost atala
Marketing
Dokumentuen trat.
Enpresa partaidetuak
Soltra
Zuloaga&Gureak
Gurkale
Destino Cafetero
Manchalan
Bilatu:
BERRIAK
2010ko Uztailak 19, Astelehena
Krisiaren aurrean handitu egiten da Gureak Taldea
Taldeko langile kopurua 3.913 pertsonetara handitzea lortu du Taldeko zenbait enpresek irabaziak jaitsi dituzten arren.
2009 urteko emaitzak
• Trebakuntzaren eta pertsonen birkokatzearen alde egindako apustuak izan dira aurreko ekitaldiaren gakoak.
Pasa den ostegunean Gureak Taldeak 2009 urteko ekitaldiko emaitzak aurkeztu zituen prentsaurrekoan. Mahaian hitza hartu zuten Iñaki Alkortak, Gureak Taldeko lehendakari eta zuzendari orokorrak eta Ainhoa Askasibarrek, Giza Baliabidetako zuzendariak.
2009. urteko memoriaren emaitzetako datu esanguratsuena, dudarik gabe, 13 lanpostu berriren sortzea izan da. Honela, Gureak Taldeak urtea 3.913 pertsonekin amaitu du, gehienak desgaitasunen bat duten pertsonak. Gureak Taldeko lehendakari eta zuzendari den Iñaki Alkortaren hitzetan,
<<Gureak Taldearen apustua oso garbia da: gure langileen enpleguaren alde egiten dugu erabat. Urte zaila izan da, gure enpresek gogorki jasan behar izan dituzte krisiaren ondorioak, bereziki arlo industrialekoak. Indarrak bikoiztu behar izan ditugu eta formula berriak sortu gaur egun gure Taldea osatzen duten ia 4.000 langileei beren lanpostua bermatzeko. Eta lortu dugu; lanpostuak mantentzea ez ezik, urtea beste 13 lanpostu berrirekin ixtea lortu dugu. Guretzat lorpen handia izan da hau eta gizarte ekonomiaren parte garenaren isla garbia da>>.
Gureak Taldean lan egiten duten 3.913 pertsonetatik %41 adimen urritasuna duten pertsonak dira, %22 desgaitasun fisikoa dutenak, %14 gaixotasun mentala dutenak eta %7 zentzumen desgaitasuna dutenak. Plantillaren gainontzeko %16a desgaitasunik gabeko pertsonek osatzen dute. Ainhoa Askasibarrek, Gureak Taldeko Giza Baliabideen zuzendariak, azpimarratu zuen bezala
<< aipatzekoa da 2009an zehar gehien handitu den taldea gaixotasun mentaleko pertsonen kolektiboa izan dela,, 62 langile gehiagorekin. Gehien jaitsi den taldea, berriz, desgaitasunik gabeko pertsonak izan dira, 49 pertsona gutxiagorekin >>.
Trebakuntza, ezinbestekoa Taldearen jarduera mantendu ahal izateko
Lanpostu guztiak mantendu ahal izateko trebakuntza ezinbestekoa izan da 2009an zehar, honi esker langileak Taldearen barruan beste lanpostuetan birkokatu ahal izan dira-eta. Guztira ia 300 ekintza egin dira, aurreko urteetan baino %30 gehiago; hauetako asko industri jardueretan ari ziren langileak zerbitzu atalean kokatzeko asmoz egin dira, esate baterako,
lorazaintzan edo garbitasunean, ikastaroetan prestatu ondoren Galant Garbitasuna, Gureserbi, Goroldi edo Guregas bezalako zerbitzuetako enpresatan lanpostu berri batean has daitezen helburuarekin.
Trebakuntzaren alde egin den apustu honi esker, 2009an zehar bai barne bai kanpo igarotzeak ugariak izan dira. Guztira 55 barne igarotze egin dira, aurreko urtean baino %57 gehiago. Ohiko merkatura egin diren igarotzeei dagokionez, 2009an zehar 65 pertsonen benetako integrazioa lortu da hainbat enpresa eta erakundeekin sinatu diren akordioei esker (enklabe, kontratazio zuzenak, praktikak…formulen bitartez), eta Euskadiko enpresen egoera latza izan den arren, aurreko urtean baino %22 gehiago integratze kasu gehiago landu dira.
Taldearen zenbakiak
Taldea osatzen duten atal guztiek ez dute neurri berdinean jasan krisiaren ondorioak. Dudarik gabe Gureak Taldeko Industria Atala izan da ondorio kaltegarrienak bizi izan dituena, salmenta kopuruaren %30eko jaitsierarekin hasi baitzuen urtea, nahiz eta hilabete batzuen ostean egoera hobetu. Taldeko Zerbitzu Atalak, aldiz, Goroldi, Gureak Ostalaritza edo Galant bezalako enpresekin, beren salmentak mantentzea lortu du eta Gupostek, berriz, 2008akin alderatuz %13an jaitsi ditu bere salmentak.
Bestalde, 2009ko negozio-zifra garbia 2008koa baino %7 txikiagoa izan da. Zifra honen %64a Zerbitzu ataletik dator, aurreko urtekoa baino %6 altuagoa, eta gainontzeko %36a Industria atalekoa da, bost puntu jaitsi dituena.
Taldearen jardueraren berezko emaitza %17 jaitsi da 2008arekin alderatzen badugu, nahiz eta aurretik aipatu den bezala, lanpostu guztiak mantentzeko gai izan den. Izan ere, gastua murrizteko neurriak anitzak izan dira 2009an zehar, hala nola inbertsioen murriztea, bai higiezinetan, lursailetan, eraikinetan eta bestelakoetan, esate baterako, eta baita gastu orokorrean ere (gaur aurkezten dugun memoriaren inpresio, esaterako, erdira jaitsi da aurten).
Gureak Akademi-ren eratzea
Trebakuntza izan bada 2009an zehar krisiari aurre egin eta lanpostuak eta okupazioa mantentzeko gakoetako bat, ez da gutxiago izango etorkizunean. Izan ere, prestakuntza areagotzea eta desgaitasuna duten pertsonen gaikuntza hobetzea geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari da bai Gureak Taldeak eskaintzen dituen lanpostuetarako eta baita ohiko merkatuak eskaintzen dituenetan integratu ahal izateko ere.
Gureak Akademi errealitate honen ondorio zuzena da. Gureak Taldeak izen honen azpian bildu ditu prestakuntzara zuzendutako ekimen eta ekintza guztiak. Ainhoa Askasibarren hitzetan
<<Gureak Akademi-ri esker Gureak Taldeak jauzi handia eman du prestakuntza arloan. Gure ekintza guztiak merkatuaren beharretara zuzenduko dira eta gehien eskaintzen diren lanpostuetarako prest egoteko trebatuko ditugu pertsonak>>.
Gureak Akademi-tik eskatzaile ezberdinei luzatzen zaie zerbitzua. Alde batetik, Taldean dagoeneko lan egiten duten desgaitasuna duten pertsonei, gaitasunak landu eta ezagupenak handitu ditzaten eta beste lanpostuetarako prest egon daitezen. Itxarote-zerrendan dauden pertsonei ere zerbitzu emango die, lan merkatuan errazago sar daitezen. Azkenik, Gureak Taldearekin kolaborazio bideak ireki nahi dituzten ohiko merkatuko enpresei eta instituzioei ere prestakuntza zerbitzu ezberdinak eskaintzeko gai izango da.
Gureak Akademi-tik, gainera, trebakuntza pertsonalizatua eskaintzen da eta eskatzaileek berauek aukera dute euren burua zein postutarako prestatu nahi duten erabakitzeko.
<<Gure langileetako batek, esaterako, ostalaritzan lan egin nahi duela esaten badigu, ahalegin guztiak egingo ditugu lan horretarako prest egon dadin. Desgaitasuna duten pertsonak trebatzeko metodologia onenak eta berritzaileenak ditugu gure eskutan eta gure enpresen jardueren aniztasunari esker, jarduera askotako ezagupen sakonak ere bai >>.
Urtarriletik hona dagoeneko 262 pertsonek jaso dute trebakuntza Gureak Akademi-k antolatu dituen 60 ikastaroetan. Ikastaro hauek pertsonen lanbideratzea erraztu du, prestakuntzaren bidez bai Gureak Taldean eta baita kanpoan ere lan aukera anitzak izan ditzaten bultzatuko baitu. Taldeak aurreikusten duenez, irailetik aurrera eta urtea amaitu bitartean beste hogei bat ikastaro eskainiko dira eta 130 pertsona gehiago izango dira hauen onuradun.
<< Gureak Akademi-rekin lanbideratzeko arazoak dituzten pertsonen trebakuntzan erreferente bilakatu nahi dugu>>,
esan zuen azkenik Askasibarrek.
<< Berri gehiago
Mapa web
| Illarra Bidea, 4 | Donostia-San Sebastián | Tfno.
943 000 800
| Fax.
943 310 363
Jarraitu iezaguzu Facebook-en
edo Youtube-n
Kultur Atelier
-ek |
BIT&MINA
-k garatua