Gureak.

30 urte gaitasunak lantzen

  Hemen zaude:
manos de grupo
BALIABIDE-ZENTRO INTEGRALA

Fondo Social Europeo

2007ko abenduaren 17an onartu zen Euskal Herriko Programa Operatiboa; honekin batera 2007-2013 bitarterako EHLABEk aurkeztutako BALIABIDE-ZENTRO INTEGRALA proiektua ere onartua izan zen. Europako Fondo Sozialak diruz lagunduta, proiektu honen helburu nagusia ezintasunen bat duten pertsonen gizarteratzea eta lanbideratzea bultzatzea da, hain zuzen ere beren gaitasunen eta garapen pertsonal eta profesionalen alde egingo duten prozesuetan berrikuntza aplikatuz.

GUREAK TALDEAk Talleres Protegidos Gureak S.L. eta Gureak Arabaren bitartez parte hartzen du proiektuan (azken honi dagokion atalean informazio gehiago dago) eta aipaturiko helburua lortu ahal izateko honako ekintza konkretuak diseinatu eta garatuko ditu:

  1. Merkatu behatoki berria sortzea, ezintasunen bat duten pertsonentzat jarduera berriak identifikatzeko helburua izango duena. Gainera, zaintzako sistema sozio-teknologiko bat garatuko da, ezgaitasunaren inguruan irteten doazen praktika berrien, erreminten, ereduen, teknologien eta abarren berri izateko, beti ere ezintasunen bat duten pertsonen integrazioa bultzatzeko asmoz.
  2. Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza eremua sortzea, honako bi arloetan:
    1. Gizarte eta lanetako I+G+b: Eredu, metodologia eta erreminten erabileran berrikuntza aplikatuz hobetzea da arlo honen helburua, pertsonen garapenean eta enplegu eta lan okupazionalean hobekuntzak ezarriz.
    2. I+G+b teknologikoa: teknologia berrien aplikagarritasunaren ikerketa eta azterketa prestakuntza-prozesu eta prozesu produktiboetan aplikatu ahal izateko. Honi esker, ezintasunen bat duten pertsonek beren gaitasunak landu eta trebakuntza maila hobetu ahal izango dute, beren autonomia ere hobetuz.
  3. Goi-mailako gaitasun programen garapena, lanpostuak behar bezalako gaitasun-profilera egokitu daitezen bai Enplegu Zentru Berezian eta bai Enplegu Arruntean. Honela, I+G+b arloko garapenek, sortzen diren behar kokretuei erantzuten lagunduko dute.

Azaldutako programa hauek jarduera ezberdinak bateratzen dituzte, batzuk pertsonei zuzendutakoak (gaitasun-planak, esaterako, hauentzat IKTBetan oinarritutako eduki eta erremintak garatuko direlarik) eta beste batzuk inguruneari zuzendutakoak (lanpostuen egokitzapena, prozesu produktiboen berantolaketa, laguntza teknikoen antolatzea etab, beti ere teknologi aberrien erabileran oinarrituta). Era honetan, ezintasunen bat duten pertsonak orain arte ezinezkoak zituzten lanpostuetan integratzea bilatzen da.

Ekintza hauek guztiak aurrera eraman ahal izateko, GUREAKek bi unitate jarri ditu martxan:

  • 1. Enplegu arruntean labideratzeko unitatea, Babesdun Enpleguaren metodologiaren bitartez urritasun psikikoa duten pertsonen lanbideratzea lortzeko helburua duena.
  • 2. Giza & teknologi garagunea: gitek

Pertsonen gaitasunean oinarritutako ikuspegia (eta ez ezintasunean), indibidualizazioa, berrikuntza eta teknologia proiektu honen filosofia ardatzak dira; zerbitzu ematea da gure xedea eta ezintasunen bat duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea.

2008ko memoria

 

 
Mapa web | Illarra Bidea, 4 | Donostia-San Sebastián | Tfno. 943 000 800 | Fax. 943 310 363

 

Jarraitu iezaguzu Facebook-en

edo Youtube-n


Kultur Atelier -ek | BIT&MINA -k garatua